Esperientzia mutantea bizi nahi duzu tximino bihurtuz?
Tximino burua duten pertsona talde batek Moyuako biribilgunea inbadituko du, horrela artearen eta diseinuaren arteko binomioa sortuko egingo da. Tximinoak zein ikuleak mugimendu organikoen bidez elkarrekin bizi, erlazionatu eta elkarreragingo dira. Publikoak obraren eta bere buruaren hausnarketa eta pertzepzio giro kontenplatiboan murgiltzeko aukera izango du; horrela, esperientzia sentikorra, gorputzezkoa eta bisuala izango dute.
Jarraian, espazioaren zeharkakotasuna erabiliz, ikusleek ikusle aktibo bexalaze tximinoen atzetik gertuko espazio batera joango dira abenturarekin jarraitzeko.
Ekintzak eragin sozial, ekonomiko eta turistikoa sortuko du; bai tximinoek, bai parte hartzaileek lekuaren mugak arakatu eta emozioz eta sentimenduz betetako kontzientzia eskuratuko dute kolore leherketa eraginiz.
Ezagutzen al duzu zure alderik primitiboena?
Tximinoa kaleetan pertsonei gizakiaren alde primitiboenarekin, bere barneko tximinoarekin konektatzeko aukera ematen dien identitatea da. Horretarako, dinamika parte-hartzaile baten bitartez gizakiari autoezagutza eta hausnarketa esperientzia eskaintzen dio. Laburbilduz, ekintzak gizarte eraldaketan aldaketa sakona sortzeko helburua du.