Bideotikan erakusketa eta dibulgazioan oinarritutako arte digitalaren erakusketa da. Hiriko hainbat leku enblematikotan kokatutako hainbat pantaila ditu euskarri gisa. Euskarriak pantaila publiko, pribatu edo ekitaldirako bereziki jarritakoak dira.
Bideotikanek pantaila horiek arte digitalerako espazio modura berreskuratzea proposatzen du, Bilbo galeria birtual ireki bihurtuz, non artearen abangoardia denok ikusteko moduan jarriko den, eta herritarrekin, turistekin zein ibiltariekin elkarrizketa adimendun eta ludikoa sortuko baiten artearen eta ikus-entzunezko proiektu iradokitzaileen bitartez.
Hiriko pantailetan proiektatutako klip multimedia laburrekin, Bideotikanek obrak partekatzeko espazio alternatibo bat eskaini nahi die mundu osoko artistei, algoritmoen gerrak eta sare sozialen mugak alde batera utzita. Mundu guztiak begirada smartphonetako pantaila txikietatik altxatzea nahi dugu, obra horietaz formatu zabalago batean gozatzeko, hiri marko partekatu baten barruan.
Pantailen kokapenari buruzko informazio gehiago gure webgunean.