Skip to main content
Cartel de la Apertura del BBDW23

KAIXO! BBDW23

Arrezife moduan artikulatuz

16 Azaroa | 18:00 h - 21:00 h
Share

BBDW23 honen irekiera arrezife batean metaforikoki murgiltzeko gonbita da. Arrezifea elkarlaneko ekosistemaren adibide bat da. Amalio Reyk proposatu zuen ERRESONANTZIA aldizkarian (BBDW22), eta ARTIKULAZIOAREN programa komisarioari forma emateko balio izan du.

Arrezifea itsas metaketa bat da, bizitzeko egokia den habitat bat osatzen duten material natural edo artifizialak mihiztatuz osatua. Eko-sistema horretan, organismo-aniztasun handiak, elkarren artean lotuta, ingurune horren garapen jasangarria eta erresilientea lortzen laguntzen du. Azpiegitura irekia, beti trantsizioan, lotura, trukea eta lankidetza errazten dituena.

Gaur arratsaldean, arrezife hori osatzen eta dinamizatzen parte hartu duten agenteek beren ekarpenak aurkeztuko dizkigute, eta prozesu hori bera artikulazio- eta mihiztatze-ariketa izan da. Komisariotzaren bidez, edizio honetarako sarrera egingo du ColaBoraBorak; diatomeoek ikusizko identitateari bizia nola eman dioten kontatuko du CRISIS-ek; IED Kunsthal-ek ikasleekin lan-prozesua aurkeztuko du arrezifearen oinarri den egitura-sistema definitzeko; Gheadak bitartekaritza-proposamena egingo du eta parte hartzeko lehen ekintza batera gonbidatuko gaitu. Gainera, mahai-inguru bat egingo da, non diseinuko zenbait profesionalek artikulazioaren ideiaren inguruan dituzten ikuspegi eta esperientziak gurutzatuko baitituzte: Studio Petit Mullertik Andrea Petit, ekodiseinua, artisautza eta ekonomia zirkularra;  Local 4-en Arantza Iriarte paisajismo birsortzailea eta elkarbizitzaren indargarria; Arantzazulabtik Ione Ardaiz, elkarlaneko gobernantzatik eta baterako sorkuntzako ekosistemetatik; eta Diaradesigntik Nora Inoriza, egungo eta etorkizuneko estrategia, produktu eta zerbitzuen diseinutik. Topaketaren alderik informalenean, BOKAT by Etxanobe izango dugu lagun. Show cooking batean, ogitartekoa mihiztadura gisa eta arrezifearen eta ekosistemaren ideiarekin lotutako beste mokadu batzuk izango ditugu, La Salve garagardoekin zorabiatuak. Eta hori guztia soinu-giroan bilduta, Arketypo musikari esperimentalak horretarako sortua. Bakiotik, urperatzean lagunduko diguten soinuak eta testurak ekarriko dizkigu.

Azken finean, kaixo bat, aurkezpen bat, hausnarketarako eta parte hartzeko gune bat, elkartzeko eta gozatzeko une bat. Hurrengo 10 egunetan BBDW23n murgiltzeko gonbita!

Kokapena
Zabalgune eraikina
Hizlariak
Antolatzailea
logotipo bilbao
logotipo Bizkaia