Skip to main content
Ropa como lienzo

Upcycling pinturarekin

Sor ezazu zeure moda

20 Azaroa | 18:30 h - 19:30 h
Share

#upcyclingpinturarekin tailerra Lush dendan emango da (On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, 6, 48001, Bilbo, Bizkaia). Ordutegia 18:30etik 19:30era artekoa izango da, 2023ko azaroaren 20an.

Egitasmo honekin, merkataritzatik zentzu hezitzaile berri bat emateaz gain, tresna erraz eta sortzaileak ere erakutsi nahi ditut edonork asperduragatik edo apurtu delako dagoeneko erabiltzen ez duen arropa birdiseinatzeko. Pinturarekin upcycling bat eginez orban edo higadura bat konpon daiteke, arropa berri eta bakarra sortuz. Teknika hauek lagungarriak dira, halaber, estilo propioa sortu eta erakusteko, balioak edo interesak adierazi ahal izateko eta egunerokoan zeure arropetan islatzeko.

Tailer honekin arropa hondakinak murrizten lagundu nahi dugu; izan ere, fast fashion kulturak kontsumo azkar eta ez-jasangarrira eramaten du gizartea, modaz azkar pasatzen diren arropetara, eta, kostu baxua dutenez, arropa erosi, erabili eta (batzuetan erabili gabe) botatzeko espiritu kontsumista pizten dute, ekoizteko zein ondoren botatzeko baliabide naturalak zein giza baliabideak ustiatzen kolaboratuz.

Tailerrak hiru fase izango ditu:

- Upcycling kontzeptura, helburuetara eta planetan duen eraginera sarrera.

- Pinturarekin kustomizatu edo marrazteko teknika errazak erakustea, arropetan testurak edo formak sortzeko arte edo marrazketaz jakin beharrik gabe, eta etxean izan ditzakegun materialekin.

- Parte hartzaile bakoitzak tailerrera ekarriko duen arropan praktikan jartzea.

Deialdia irekia izango da, eta aldez aurretik eman beharko da izena, gehienez 10 pertsonako taldea osatu arte; sare sozialetan zein ARTEKen zein dendan bertan emango da tailerraren berri.
 

Kokapena
Gran Vía Don Diego López de Haro, 6, 48014 Bilbao
Antolatzailea
Artek trashumante
Kolaboratzaileak
Zawp Bilbao