Diseinatzaileei zuzendutako jarduera bat da (diseinu industriala/produktua, diseinu grafikoa, espazioen diseinua, zerbitzuen diseinua, estrategikoa…); diseinuaren, talentuaren eta herritarren artean lankidetza, babes eta proiektu berrien sarea osatzea du helburu.
Dinamika aste osoko erakusketa eta networking batean datza; networking saioa ostiralean egingo da, hilak 24, 17:30ean AS Fabriken – Laboratorios urbanos (Zorrotzaurre).
Ikuskizunaren dinamika honako hau izango da: weetbek koloreetako zenbait hari jarriko ditu korridorean, hainbat esparruko fitxa profesionalekin.
Aurretiaz, sare sozialen eta datu baseen bitartez, gonbidapena egingo zaie denei inprimaki bat betetzeko eta txantiloiak horrela betetzeko. BBDW23 egitasmoko komunitate osoari zein herritarrei obraz gozatzeko deialdia egingo zaie. Espazioan bertan, hari koloretsuak zeharkatu eta horietan galdu ahalko dira, pertsonen informazioarekin, eta haiekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.
Azken emaitza denon artean hari koloretsuekin sortutako talentu itsaso bat izango da. Konexioak eta harreman, ideia eta proiektu berriak sortuz, elkarrekin, diseinua hari gidari modura hartuta.
Oinarrizko helburua ideia, proiektu eta konexio baliotsuak sortzea da, profesionalen, diseinu zaleen, herritarren artean eta, bereziki, gazteen artean, beste esparru batzuetan ezingo liratekeelako ezagutu.