Simbiotopia
Diseinua eta natura sintonian bizi diren lekua
SIMBIOTOPIA erakusketaren bitartez, eskultura “bizi” bat garatzearen inguruko Basque BioDesign Centerreko ibilbide sortzailea erakutsiko diegu bisitariei, Galdames udalerrian kokatutakoa; topaketa espazio bakar bihurtu da, giza diseinua ingurune naturalarekin konektatuz.
Eskultura hau Euskadiko edertasun naturalaren balioa nabarmentzeko eta teknologiak garapenean eta birsortzean lagundu dezakeela erakusteko sortu zen. Instalazioa barruan eta inguruan bizi diren ekosistemen multzoa barne hartzen duen bioma bat bezala proiektatzen da. Intsektuak, landaredia, txoriak eta ugaztun txikiak... denek daukate lekua hemen.
Erakusketa ibilbidean zehar 3Dn PLArekin inprimatutako hasierako prototipoko piezekin elkarrekintzan aritzeko aukera eskainiko da, baita eraikuntza sinbiotopiko hau sortzeko erabilitako unitate errealak gertutik ikusteko aukera ere. 3Dn zeramikarekin inprimatutako hauek loratzeko tokiko flora eta fauna behar duten hainbat habitatetan egokitzeko diseinatuta daude, eta babesteko espazio bat eskaintzen zaie.
Azkenik, 3D piezei akabera emateko bideratutako azterketa eta ikerketa erakutsiko dugu, ia bigarren azal modura funtzionatzen baitu. BDCn URETAN (alginatoa) edo KOM-UNIÓN (bakterio zelulosa) bezalako proiektuetan garatutako material jasangarri berrien balioa nabarmentzea da helburua; hala, akabera horiek balio estetiko eta plastiko interesgarriak gehitzen dizkiote eskulturari, eta, gainera, izaera efimeroa dutenez, modu zirkularrean hartzen dute parte ekosistemarekin; izan ere, inguruko organismoei elikagaiak eskaintzen dizkiete, eta pixkanaka biodegradatu egiten dira, urarekin eta ingurumenarekiko kontaktuan desagertuz.
Erakusketak dokumentazio grafikoa ere jasoko du, besteak beste, eskultura in situ eta esku hartzearen hainbat puntutan erakutsiko duten bideoak eta argazkiak bilduz, Galdamesko naturarekin duen harreman sinbiotikoa islatuz.
Eta abenturazaleentzat bisita gidatu bat antolatuko da eskultura Galdamesen ikusteko.*
Izena emateko:
https://www.eventbrite.es/e/entradas-ruta-simbiotopia-708426080477
*Gutxienez 10 pertsonako taldea sortu beharko da.
Informazio gehiago
SOILIK ASTELEHENETIK OSTIRALERA- ASTEBURUETAN ITXITA
Bilbotik 15 minutura autobusez (Bizkaibus 0651)
Bilbotik 40 minutura trenez (Renfe)