Maker Faire Bilbao kultura digitalaren eta teknologien topaketa da. Edizio honetan, jaialdia azaroaren 11tik abenduaren 3ra ospatuko da, honako hauek barne hartzen dituen programarekin: joera teknologikoei eta horien gizarte-inpaktuari buruzko hitzaldiak, arte eta teknologia digitalei buruzko tailerrak, lurraldearen memoria balioesteko jarduerak fabrikazio digitalaren bidez eta familientzako tailerrak, besteak beste.
Jetclay Academy tailerra: Ikas ezazu 3D inprimagailu zeramiko bat kode irekian erabiltzen
Azaroaren 24tik 26ra
Tailer honetan Europako Distributed Design proiektuaren esparruan garatzen da. Diseinuaren, zeramikaren eta beste sormen-esparru batzuen munduko profil sortzaileetara bideratzen da, 3Dko zeramika-inprimaketa erabiltzen ikasteko, bere proiektuetan aplikatu ahal izateko.
Zorrotzaurreko memoriari lotutako pertsonak eskaneatzea
Azaroaren 24tik 26ra
Fab Lab Bilbaok auzoaren memoria eta fabrikazio digitaleko teknologia berriak uztartzera bideratutako jarduera abiatu du. Hiru egunez, Maker Faire Bilbaok Deustuko Erribera auzoarekin lotura duten pertsonak gonbidatuko ditu bustoak eskaneatzera eta zeramikazko eskulturak egitera.
Proyecto Valla Proiektua
Azaroaren 20tik 26ra
Jaialdian zehar, Open Gunea kulturgunearen kanpoko erakusketa-gune berri bat inauguratuko da, hainbat kolektiboren ekintza artistikoetarako formatu handiko mihise bihurtuko dena, nazioarteko proiektuekin lankidetzan.
Maker Emakumeen Ekosistema
Aazaroaren 17tik 19ra
Tailerren programa eta proiektuen aurkezpena, artisautzarekin eta maker kulturarekin lotutako ezagutzak partekatzera bideratua. Jakintza tradizionala eta biomaterialen, wearableen eta fabrikazio digitaleko tresnen esperimentazioa lotuko ditugu.
Publiko eta familia guztientzako tailerren programa
Azaroaren 11tik 26ra astebururo
Elektronika sortzailearen hastapen-tailerrak, haurrei zein adin guztiei zuzenduak.