*Ekitaldi hau pribatua da. Gonbidatuak izan ez diren edo bertaratzeko interesa agertuz harremanetan jarri diren parte-hartzaileak ez dira onartuko. Parte hartzeko interesa baduzu, hello@quarkart.com helbidera idatz diezagukezu, zure izena, enpresa, ardura eta ekitaldian parte hartu nahi duzun arrazoia adieraziz. Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.
EAEko enpresa panoramako enpresa eta organizazio nabarmenen arteko sinergiak sustatzeko helburu argiarekin, quarkart, egoitza Bilbon duen aholkularitza estrategiko eta sortzaileko enpresak, harrotasunez esan dezake Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW23) egitasmoaren edizio honetan eragile aktiboa dela, Euskadin diseinu eta sorkuntza industrietan zentratutako topaketa garrantzitsuena baita. Kudeaketa eta Finantza Foroarekin lankidetzan, ekitaldi honek hainbat industriatan gako diren lider eta eragileak elkartzeko espazio bat irudikatzen du, esparru pribatu zein publikokoak, Euskadin.
Topaketa foro honek aukerak aztertzeko, ezagutzak trukatzeko eta harremanak sortzeko aukera eskainiko du, eskualdean enpresa garapena, berrikuntza eta jasangarritasunarekiko konpromisoa sustatzen dutenak. Hainbat arlo ekonomikotan enpresa eta erakunde nagusien atzean dauden adituentzako konbergentzia puntu bat; horrez gain, parte hartzaileentzat enpresa kolaborazio berrietarako ateak ere irekiko dira..
Bilera honen bitartean, gonbidatuak ponentzia eta berrikuntza metodologiko-ko mugimendu berrienetan murgiltzeko aukera izango dute, estrategia desafio eta etorkizun hobeagoa eraikitzeko bere marka propioetatik.
Ekoetxea Urdaibain egingo da, Eusko Jaurlaritzak kudeatutako Euskadiko Ingurumen Zentroen Sareko kidea; hala, jasangarritasunarekiko eta ingurumenarekiko dugun konpromisoa islatuko da.
Quarkart enpresatik, eskerrak eman nahi dizkiegu Bilboko Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, Bizkai osoko 50 enpresa handi eta eragile elkartuko dituen jardunaldi honen antolatzaile gisa aukeratu gaituztelako.