18 Azaroa
|
16:00 h - 18:00 h
E-kin, diseinua ahizpatasunez (2. fasea) diseinu eta arkitekturarekin lotutako emakumeen komunitate bat sortzeko proiektua da, elkar zaindu eta babesteko sareak sortzeko, arkitektura, hirigintza eta diseinuaren sektorea berdinzaleagoa eta feministagoa izateko, dinamika parte hartzaile eta sortzaileen bitartez.
2022an hasitako planteamenduari jarraipena emateko eta gure hausnarketen sozializazioa egiteko, diseinu feministen proposamenak adibide errealekin irudikatzeko aukera emango digun Pentsa Kutxa planteatzen dugu, hainbat aurkezpen laburrekin eta amaierako eztabaida batekin.
Lana aurkeztu nahi duten emakumeek ekin.sororía@gmail.com-era idatzi beharko dute 2023ko urriaren 16a baino lehen, eta talde eragileak informazio gehiago emango die.