Skip to main content
Foto de la dinámica de la comunidad E-kin diseño con sororidad

E-kin, diseinua ahizpatasunez (III Topaketa)

Diseinatzaile emakumeen komunitatea konfiguratzeari buruzko lan saioa

18 Azaroa | 11:00 h - 15:30 h
Share

E-kin, diseinua ahizpatasunez (2. fasea) diseinu eta arkitekturarekin lotutako emakumeen komunitate bat sortzeko proiektua da, elkar zaindu eta babesteko sareak sortzeko, arkitektura, hirigintza eta diseinuaren sektorea berdinzaleagoa eta feministagoa izateko, dinamika parte hartzaile eta sortzaileen bitartez. 2022an hasitako prozesuari jarraipena emango dio.

2023an jarraitzen dugu sostengu eta zaintza espazioak sortzen, Bizkaiko diseinu sektoreko emakume profesional eta ikasleentzat osasungarriak, seguruak, soinudunak eta atseginak direnak, modu irekian Euskal Herrian.

Jarduera nagusia E-kin, diseinua ahizpatasunez III. Topaketa izango da, eta bertan komunitatea sortzeko lanari jarraipena emango diogu, hausnarketa kolektiboa egingo dugu balio feministekin emakumeek egindako diseinuaz, existitzen diren egitasmo eta proiektuak aztertu eta partekatuko ditugu, sektoreko dinamika patriarkalak identifikatuko ditugu eta sentipenak partekatuko ditugu.

Egun horretako xehetasunak zaindu ahal izateko, parte hartzeko asmoa baduzu, formulario hau betetzea eskatzen dizugu.

“E-kin”-i buruzko informazio gehiago esteka honetan. 

“E-kin emakume diseinatzaileen komunitate bat da, elkar laguntzeko eta gure lanbideak feminismotik eraldatzeko helburua duena”. 

Kokapena
Zabalgune eraikina
Antolatzailea
Logo Wikitoki
Logo Mundo Ivaginario
Kolaboratzaileak
Logo Emakunde
Logo DFB berdintasuna