Skip to main content
IED Latam Creative Talent

IED Latam Creative Talent

Di Design Institutu Europarrak Bauhaus Europar Berriaren balioekin osatutako diseinu latinoamerikarren erakusketa aurkeztuko du

16 - 26 Azaroa | 09:00 h - 21:00 h
Share

Talentua, sormena eta berrikuntza latinoamerikarra IEDera iritsi dira, izaerarik eraldatzaileena erakutsiz. Hizkuntza berak eta pasio komunak batuta, talentu latinoamerikarra aitortzeko eta sektoreko proiekturik onenak erakusteko sortu du IEDek egitasmo hau.

Hala, kasuan kasuko herrialdeetan nabarmendu eta saritutako diseinatzaile latinoamerikarren proiektuak Espainian ezagutu eta erakusteko aukera eskaintzen du IEDek; etorkizuneko erronkei aurre egiteko bidea ireki nahi duten ideiak dira. Bauhaus Europar Berriaren esparruan, proiektuak hiru balio nagusien begiradapean hautatu ziren: jasangarritasuna, inklusibotasuna eta edertasuna.

Hala, bertan ikus daitezkeen proposamenen artean badira gure inguruarekiko soluzio arduratsu eta kontzienteak, komunitatea sortzea eta gizartearen ongizatea hobetzea lortu nahi duten ekimenak eta artisautza teknika bidez ekoitzitako eta balio estetiko altua duten diseinu objektuak.

Horrez gain, proiektu hauek IED latinoamerikarretako ikasleek egindako proposamenen hautaketa batekin batera jarriko dira ikusgai; talentua Espainiako egoitzetan garatu duten ikasleak dira, hain zuzen ere. 
 

Kokapena
IED Kunsthal Bilbao - Papelera eraikina
Antolatzailea
Exposición IED Latam Creative Talent
New European Bauhaus
Latam IED Latam Creative Talent partners
Gure eta hirugarrenen cookieen aukeraketa bat erabiltzen dugu webgune honetako orrialdeetan: Ezinbestekoak diren cookieak, webgunea erabiltzeko beharrezkoak direnak; cookie funtzionalak, webgunea erabiltzean hobeto erabiltzeko erraza ematen dutenak; errendimenduko cookieak, webgunearen erabilerari eta estatistikei buruzko datu agregatuak sortzeko erabiltzen ditugunak; eta marketin cookieak, eduki garrantzitsuak eta publizitatea erakusteko erabiltzen direnak. "Onartu GUZTIAK" aukeratzen baduzu, cookie guztiak erabiltzeko baimena ematen duzu. Cookie mota indibidualak onartu eta baztertu eta etorkizunerako baimena ezezta ditzakezu "Ezarpenak" atalean.